Hitz beste

Lur estrainioa

Anjel Lertxundi.
2011ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Alzheimer izena eman dioten lurralde estrainioa ez da batere erakargarria gure munduko boteretsuentzat, gerlariek-eta ez dute eremu hori konkistatzeko interesik: hor ez dago ondasunik, ez dago basorik, hor ez dago petroliorik.

Zientzialariei, bai, zientzialariei asko interesatzen zaie mundu hori deskribatzea, orografia horretako ibilerak ulertzea. Kimikariei, psikiatrei, neurologoei, hizkuntzalariei, sistemen ingeniariei… Lurralde horretan bizi direnen mundu estrainio horretara iritsi eta eremu dontsu hori deskribatzea lortuko lukeen zientzialariak segurua luke fama betirakoa. Eta dirua ere, erruz: gero eta bezero gehiago bizi da eremu horretan, (itxuraz behintzat) zorionean planto eginda.

Zein estrainioa gero eta ezagun gehiago joaten ari zaigun lur hori, ama zerura joan dela esan dioten umezurtz batentzat zerua estrainioa den bezala, udaberria albiste duten txorien kanturik iristen ez den zeru bat…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.