Irakurle zorrotz batekin solasean. Asko baino areago, sakon irakurtzea gustatzen omen zaio. «Sendoago egingo nauten liburuak bilatzen ditut». Irakurketak dirauen bitartean, bere baitako lurrikaratxo bat sentitzea gustatzen zaio: bizitzari buruzko pertzepzioa aldatu eta zorroztu zaiola. Presarik gabe ibiltzen da lerrotik lerrora, ez zaio hitzen musikarik gabeko edukirik gustatzen, ezta edukirik gabeko musikarik ere. Biak ondo uztartuta eskaintzen dituzten lanak direla benetako literatura;edukia baino eskaintzen ez duena, propaganda iruditzen omen zaio; musika hutsak, berriz, ez omen dioirakurketak irauten duen bitarteko gozoa beste deus ematen.
Solaskideak ez baitzidan ez autorerik ez libururik aipatzen, Bernard Pivot eragile kultural frantsesak orain gutxi esandakoa nerabilen kabutan: «Inoiz ez da hainbeste hitz egin liburuez, hain gutxi ere ez literaturaz».
Esateke neukan: solaskidea emakumea nuen.
Hitz beste
Lurrikaratxoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu