Hitz beste

Magia

Anjel Lertxundi.
2011ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Zinera konpainiarekin joateak badu bere magia. Adinean aurrera zoaz, horixe egia, eta beharbada nostalgiaren ganbaran gordeak dituzu pantaila irudi bizi-biziak ematen ari den bitartean gozatutako praktika erotikoak, baina konpainiarekin joateak baditu beste abantailarik ere, intelektualak deituko nukeena, intelektual hitza guztiz debaluatua ez balego. Kontua da pelikula aurrera doan heinean, garapen dramatikoari buruzko komentariotxo bat-batekoak egiten dizkiozula konpainiari,komentario halakoxeak, espontaneoak, egiten dizkiozuela elkarri pelikula bukatu eta aretoko argiak piztu bitartean ere. Pixkanaka, ordea, argi piztu berriek konfesio-giroa itzaltzen dute, eta kalera irten bezain laster, ordu arte elkarri erakutsitako araztasunak indarra galtzen du, aitorpenak bridatzen hasten zarete, hitzak neurtzen, tolesgabeak ziren iritziak kontrolatzen.

Bukatu da magia, bikote arrunt bat zarete berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.