Hitz beste

Markak

Anjel Lertxundi.
2011ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Produktuek bezala, markek ere iraungipen data izaten dutela, eta jeltzaleek beren alderdiaren izen aldaketaren auzia zerabilten Forondan. Nacionalista adjektiboak oso prentsa txarra omen du mundu osoan; nazionalista eta asasinoa berdintzeko joera nagusitu omen, Europako hainbat nazionalistek egindako bidegabekerien kausaz; eta nahiago dutela nacional. Beren benetako izaera eta bokazioa markatzen omen ditu.

Gaur egun EAJ da izen elebiduna gordetzen duen alderdi bakarra. Euskarazko izenak ez diete, ordea,debaterik eragin. 1977. urtetik EAJ akonfesionala da, baina euskarazko siglaren J letrak jeltzalea esan nahi du (JEL —Jaungoikoa eta lagi-zaharra— espirituaren jarraitzailea). Nazionalista kendu nahi dute gaztelaniazko siglatik, baina Jaungoikoaren erreferentzia ez da desagertuko euskarazkotik, jeltzaleak direla esaten segitzen dute.

Marka da: gaztelaniazko adierak kezkatzen ditu Europan; euskarazkoak, ez, etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.