Iragan mendearen hasiera samarrean joan omen dira europar batzuk Txinara, garai hartako auto dotore haietako batean. Pekinetik hurbil, bidaiariak hor ohartzen dira autoak gasolina galtzen duela. Lur haietan ez da, ordea, garajerik, eta errementari bat kontratatzen dute. Egiteko depositu berri bat, autoak daramanarenberdin-berdina. Errementeriak zalantzarik izan ez dezan, keinuka ere errepikatzen diote depositu berdin-berdina nahi dutela. Txinatarrak agindu zaiona betetzen du, eta europarrak Pekin aldera abiatzen dira, baina handik laster autoak berriro ere gasolina galtzen. Bidaiariak laster ohartuko dira errementariak zuzen asko bete duela agindutakoa: zulo eta guzti egin du depositu berria; orijinalaren berdin-berdina. Jean Cocteauk kontatzen du pasadizoa.
Ordutik, auskalo mendebaldeak zenbat krisi ekonomiko bizi izan dituen. Baina betiko depositu zulodun berdin-berdina nahi dugu etorkizunerako ere.
Hitz beste
Matxura
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu