Garai batean filosofoek eta zientzialariek bereizten zituzten egia eta gezurra, haien lana zen egiaren eta gezurraren arteko marra —amildegia— seinalatzea. Gaur iritzi publikoak hartu du filosofoen eta zientzialarien tokia. Zer dioen iritzi publikoak, huraxe da egia, eta hasi zaitez zu iritzi publikoak jasotako gotorlekua harriz harri desmuntatzen. Aurreiritziz jasotako gotorlekuak gertatzen dira desmunta ezinenak.
Orain aste batzuk, Dominique Strauss-Kahn atxilotu zutenean, inork ez zuen zemaikorik ematen haren alde. Neuk ere ez. Zerbitzariaren ikuspuntuan jarri nintzen: «Buruzagi sozialistaren aferan balizko erasoa jasandakoa emakumea da, zerbitzaria da, beltza da. Biktima da», nioen orduko hartan. Ez nuen Strauss-Kahn erruduntzat jotzen, horixe egia, baina zerbitzariagatik esaten nuenak hori iradokitzen zuen.
Iritzi publiko guztiz konpaktu batek hanka-sartzeen bidegabekeria biderkatzen du.
Hitz beste
'Mea culpa'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu