Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Mendian

2012ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Orain mende bat doi, Euzko Mendigoizale Batza izeneko mendi taldea sortu zuten. Ebaristo Bustintza Kirikiño idazlea ez zen urruti ibiliko, berak sortua baita Mendigoizale hitza. Mendizale klasikoari goi erantsi zion Kirikiñok, garai hartan gero eta indar gehiago hartzen ari zen alpinismoa eta paseo hutsa bereizteko, beharbada. Edo goi arnasaren espirituz (gogoratu Lizardiren Berriro igo nauzu ene mendira olerkia). Eta, oroz gain, jendearen bizitza egunerokoari politikaren helburu goragoak eta handinahiagoak emateko: kontu jakina da EMB ez zela ohiko mendizale elkarte bat izan, mendizaletasunak (ere) eragin handia izan zuen ideia aberkoien irrintzian.

Aralar sortu zutenean, aurrekari historiko horiek etorri zitzaizkigun burura. Orain Gipuzkoan disidente omen direnek Aizkorriizena jarri diote beren iritzi-taldeari. Mendira jo izana egozten hasi dira elkarri. Euskal geografia politikoa (ere) oso da menditsua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.