Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Merkatuan

2012ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Pertsona jantzia da, herrigintzan lan asko egindakoa, atsegina, administrazioaren nondik norakoak ezagutzen dituena… Alderdi bateko zerrendan joatea eskaini ziotenean, baietz esan zuen hausnartzeko denboratxoa hartu eta gero. Ez zetorren ehuneko ehunean bat eskaintza egin zion taldearekin, baina nork dauka halako adostasunik ezerekin? «Ezta neure buruarekin ere!», pentsatu zuen gure lagunak, eta, esan bezala, baiezkoa eman zuen. Handik egun batzuetara, ordea, telefonoz deitu zuen alderdira. Sentitzen zuela, baina ez zela listetan joango. «Arrazoi pertsonalak», argudiatu zuen, politikari onenek argudiatzen duten moduan zerbait aitortu nahi ez dutenean.

Gure lagunak aitortu nahi ez zuena, ezetzaren motiboa zen: beti iruditu zitzaion barregarria, auzo lotsa guztizkoa eragiten ziona, merkatura joan, irribarretxo tonto-tontoa jarri eta propaganda banatzen ibili beharra propagandarekin kokoteraino zegoen jendeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.