Gero eta egonezin handiagoa sumatzen dut euskararen erabileraren inguruan. Ez dugu asmatzen, eta abar. Orain mende erdi ikastolak, alfabetatze-sarea edo euskal prentsa bezalako ekimenak bultzatu genituen. Ekimen guztiak ere euskara letrazkoari begiratuta sortuak neurri batean. Erdaldunak euskalduntzeaz gainera, euskaldunak -ahozkoaren jario naturaldunak- alfabetatu behar ziren, letradun egin. Letren prestigioa behar genuen. Mende erdi pasatu da, ordea, eta inpresioa dut letren alorrean aurreratu duguna ez ote dugun mingaina dantzatzerakoan galdu. Nago -ez naiz aditua- gaur ahozkotasunaren jarioa izan behar genukeela kezka nagusi, ahozkotasunaren estrategiak antolatu behar genituzkeela irakaskuntzaren alor guztietan.
Ahozko jarduna sendotzeak beste aukera guztietarako oinarriak jartzen ditu. Gaur -atzo ez bezala- letrazko bidea guztiz lehenestea hilotz bat perfumatzen hasteko atari izan liteke.
Mingainak dantza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu