Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Moveuskadi

2012ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Laguna pipermina gosaldu balu bezala zegoen ordenagailuaren aurrean. Gatzunetan edukitako antxoak baino gaziago. Ez zegoen arrazoi faltan. Zarauztik Tolosara joan nahi, eta Moveuskadik, garraio publikoen gida berriak, ez zion babarrunen hiria ematen lehen aukeran, Okzitaniako Tolosa baizik. Argibidea antologikoa da: «Badirudi Zarautz, Espainiatik Tolosa Okzitania, Frantziara kokaleku argibideak jasotzeko bilaketa gure kobertura eremutik kanpo dagoela. Gure trafiko publikoko enpresen zerrenda begira ezazu» (Sic da kakotx arteko guztia).

Zarautz-Durango markatzeko proposatu nion. «Ostiralean San Blas Azoka duk Abadiñon. Hoa Durangora, eta handik, tipi-tapa, Abadiñora. Mexikoko Durango agertzen ez bazaik behintzat». Ameriketaraino eraman gintuen, ordea, zerbitzuaren lehen aukerak.Baina ez Mexikoko Durangora, Coloradokora baizik.

Googlerenzentralismo demokratiko yankiaz fidatzeagatik!, atera zitzaion lagunari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.