Muslari onak klase askotako karta-lagunekin erakusten omen du bere benetako balioa, keinuen azkarrean eta disimuluan ikusten omen zaio maisutasuna. Karta-lagunen konplizitatea bilatu, kontrarioak engainatu, horra musaren funtsa.
Zapaterok muslari trebearen fama du, baina karta-lagun beti berdinekin ari da beti, eta aise harrapatzen zaizkio keinuak: merkatuari eta bankuei eskaintzen dizkie keinu ekonomiko guztiak, batere disimulurik gabeak izan dira Ratzingerri eta elizari eskaini dizkien zirkinak. Balirudike tortikolis kroniko batek ezkerrera begiratzea galarazten diola, ez dituela karta-laguntzat nahi krisia gehien sufritzen ari direnak, ezin diela keinutxo llabur-llabur bat ere eskaini estatu laiko baten aldekoei…
Aita santuarekin izan zuen muserako tartetxoan, Ratzingerrek Mateoren ebanjelioko pasarte hura xuxurlatuko zion belarrira: «Ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak».
Hitz beste
Muslaria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu