Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Naledi

2015eko irailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jakin nuenean zazpi mila urte izan ordez, nire hezurdura euskaldunak bost mila zituela gehienez, hondoa jota gelditu nintzen. Bost mila besterik ez! Depresioaren sorgin laratzak eramango ninduen infernuaren ipurdiraino ere, baldin handik egun batzuetara iragarri ez balute naledi gizakia deskubritu izana. Naledi bat gizakiaren sorreran! Naiz eta ledi, indikatiboa eta ahalera elkarrekin dantzan. Abildade kontzeptuala behar da aditzaren bi era uztarturik, gizakiaren errealitatea eta unean uneko kontingentzia (na edo naiz) eta letorkeenari buruzko proiektua, desioa, etorkizuna eta gizakiaren garapena (ledi)adizki bakar batekin adierazteko. Eta nola adieraziko gizakiaren hastapenak, eta euskararen bidetik: naizena, ledi!

Naledi hura gizakia ote zen jakiteko, Yuval Noah Harari adituak esan du irudimena ote zuen ikustea dela garrantzitsua. Bi mila urte kendu zizkiguten? Irudimen pixka batekin gizakiaren sehaskaraino garamatza euskarak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.