Hitz beste

Ohartxoa

Anjel Lertxundi.
2012ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Joaten den tokietako inprimakiak —txartelak, sarrerak, gonbidapenak…— jaso eta liburuetako orrialdeen artean gordetzea gustatzen zaio. Liburu bat zabaltzen duenean, inprimakiak eragiten dion oroitzapena gustatzen zaio—kontzertu batean hartu zuen gozatua, Triestera trenez joan zeneko nostalgia, Saramagoren hitzaldi batean izan zenekoa…—, eta oroitzapena lagun duela ekiten dio irakurketari.

Gaur, liburu baten bila zebilela liburutegitxoko apaletan, zeukanik ere ez zekien liburu bat hartu du. Orain hogeita hamar bat urte erosia, kortesia-orrian apuntatutakoaren arabera. Orriak pasatzen hasi da bizi-bizi, garai hartan jasotako inprimakiren baten bila eta laster dantzaleku bateko sarrera txiki bat aurkitu du. Atzean, bere letraz idatzita, ohartxo bat: Isabel, telefono zenbaki bat, deitu. Ez du gogoan nor ote den, ez daki deitu zionik ere.

Egonezintxo halako batez, telefono-zenbakia markatzen hasi da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.