Hauteskundeek eragiten dituzten ondorioen artean, hor dago galtzaileen egoera ere: soldata eta lana galtzea, kale gorria, langabezia, edo, onenean, lehenera itzuli beharra. Kontu jakina da. Baina Arabako Ezker Batuak EAJri atera nahi zionak —etekin pribatuak jarduera publiko batean— berebiziko eskandalua eragin du. Nola liteke!, nola liteke! esan du prentsak, nola liteke!, esan du kaleko jendeak. Bitartean, mila puska egin da taldea, inork ez dakielarik zer nanoteknologia klase erabiltzen ari diren mila puska egiten segitzeko berez gero eta txikiagoa dena.
Bego horretan, Txirritarena konplituko baita berriro ere: berez eroriko duk, ez hakiok bultza.
Guk, kaleko koitadu inuzenteok, orain izan dugu alderdien arteko praktika horien berri. Inork ez du, ordea, eskandaluaren muinera jo: alderdi politikoen pasio erotikoak ohikoa du «nik eman ta zuk hartu» jolas sexualaren praktika.
Hitz beste
Oheko eszenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu