Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Ongi etorria

2012ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Zorionak, zuretzat da lan-postua. Ezin dizugu askorik ordaindu, hasieran zaude eta formatu egin behar duzu, baina gurekin lanean haste hutsa irabazian hastea da, inbertsio on bat. Dirua gastatu egiten da eta ahitu, dirua oso da engainagarria, baina lan berriarekin ikasiko duzun guztia eta hartuko duzun eskarmentua hor izango dituzu betiko zure, ikasitakoa eta esperientzia ez dira gastatzen eta ezin dizkizu inork lapurtu, horiexek izango dituzu bidean aurrera egiteko makulu eta ondare, ez zaituzte sekula abandonatuko, eta datozen sei hilabeteetan guk espero dugun errendimendua erakusten baduzu eta ondo ikasi baldin badituzu gure lan-sistemaren nondik norakoak —zuk baduzu horretarako gaitasunik!— kontratua berrituko dizugu beste sei hilabetez, eta gehiago ikasiko duzu, eta eskarmentu handiagoa lortuko duzu, ez ahaztu hemen ikasiko duzuna eta eskarmentua direla langile on baten etorkizunaren berme…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.