garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Panorama

2015eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Gertatutakoak ez punta ez ipurdi duelako, eta ondotik heldu denak nahaste-borrastea areagotu besterik egin ez duelako, logika militar doilorra gailentzen delako beti, iritziak dagoeneko ezer gutxi balio duelako. Baina batik bat, nekeagatik. Horregatik egin zidan atzo planto nire baitako etxekoandreak. Habia zaintzeaz arduratzen den horrek, inguruko askok bezala, etsia hartu zuen. Alegia, sakoneko zergatiak bilatzeari utzi, hedabideak isildu eta deskonektatzera jo. Egunerokotasun oinarrizkoenean bilatu zuen terapia, automatikoki egiten dituen gauzei arreta eskainita, plazer txikiei espazio ahalik eta zabalena emanda. Demagun, paretetako argazkiei hautsa garbitu eta iragana apropos gogoratzeari, dutxapean abesteari, okasioetarako gordeta dagoen txokolateari laukitxo bat xixkatzeari, aspaldi erositako trapu hura soinean jartzeari, auzotik harago dagoen okindegira joan-etorria egiteari…

Halakoxe uneetan gordetzen omen da gozamenaren giltza. Eta ia-ia lortu nuen, mundu petrala ahanztea eta zoriona nire gogoan atxikitzea. Santio zubiak atera ninduen lozorrotik. Gipuzkoa dioen bide-seinaletik haraxeago Espainiako Polizia nazionalek eta Lapurdi dioenaren alboan Frantziako CRSek sortu zuten ibilgailu-motroilo kilometrikoa deskubritu nuenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.