Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Pasioa

2012ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Konfiantza osoa jarri genuen beragan, gugatik dago dagoen tokian, eta begira nola ordaindu digun!», atera zaio militante erretxinduari. Berdin dio nongoa den militantea, berdin dio norengatik ari zen (irakurleak aise aplikatuko dio kexua gure politikagintzako gaurko hainbat kasuri): hitz horien atzean dagoen sumin hisiatuak gehiago du harreman sentimental batzuk eten ondorengo zulo afektibotik, lehia politikoak beharrezkoa duen jardun zibilizatutik baino. «Nigatik zara!». Eskemak jenero indarkeriaren muin posesiboa iradokitzen du, eta ez harreman politiko serio batzuen mekanika.

Machiavellik zioena: pasioa ez da ona harreman politikoak olioztatzeko. Politika oso da gorabeheratsua, gaur goian dagoenak bihar sekulako deskalabrua ezagut dezake, eta sanoagoa da errespetuzko harreman aseptiko bat, afektuen labean berotutako pasioa baino.

Machiavellik agian arrazoia du, bai. Baina pasioaren surik gabe, politika zer?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.