Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Pobrezia

2012ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Atzo eman zituzten datuen arabera, 6,2koa da EAEko pobrezia tasa, 4,4koa Nafarroakoa. Gogorra egiten da kalera irten, honi eta hari begiratu, eta burutik kendu ezina: «ehunetik sei, ehunetik sei…». Orain gutxi hitz gogoangarri batzuk irakurtzen nizkion Petros Márkaris nobelagile armeniarri Greziako egoera ekonomikoaz eta kulturalaz. Zilegi bekit aipu luze samarra hona ekartzea:

«1980an urtean, pobrezia gainditu genuela ospatzeaz gainera, ospatzen ari ginen pobreziaren balore moral eta kulturalak ere gainetik kendu izana. Orain pobreziara itzultzen ari gara, baina balorerik gabe. Gehien kezkatzen nauen auzietako bat da: gero eta pobreagoak izan, are gehiago behar ditugu balore moralak eta kultura gehiago».

Ezer gutxi izatearen estuasunetatik laster eta aise pasatu ginen kontsumoaren eta diru errazaren utzikeriara. Utzikeria motxilan dugula —kontsumoaren ametsetik esnatu gabe— egiten ari ote garen atzera buelta…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.