Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Porrota

2012ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Lerrook irakurtzerakoan, honezkero bada irabazlerik, bada galtzailerik. Obama edo Romney, bietakoren bat porrotaren behazuna dastatzen ariko da honezkero. Galtzea beti da mikatza. Irabazteak baino gehiago irakasten du, ordea. Irabazlea, publikoaren onarpenari esker, konbentzituta egon ohi da bera eta bere ideiak direla aberriak eta munduak behar zituztenak une historiko honetan. Irabazlea beti da probidentziala, zerbait —auskalo zer— salbatzera datorren heroia. Ez dauka ikasteko ezer: zekarren formula onartu diotelakoan, huraxe aplikatzea izango da bere lana. Lagatzen baldin badiote.

Galtzaileak, ordea, bizi osoa emango du aztertzen zer egin zuen gaizki. Bere baitako barrunbea hor ariko zaio zertan jardun zuen oker, zergatik ez zuen lortu jendearen botoa, bere eskaintzak zergatik ez zuen arrakastarik izan.

Irabazleak ez bezala, ikasi egingo du, dagoen eskola gogorrenean ikasi ere: porrotarenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.