Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Presentzia

2012ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Norbaitekin zaudenean, aurrez aurre daukazu haren presentzia ere. Haren itxura fisikoa, hartaz dakizuna, hark iradokitzen eta eragiten dizuna… Bakarrik zaudenean ez bezala jokatu behar duzu, eta portaera horrek hitza du makulu nagusi. Hitzaren bidez berdinduko duzu, berdintzekotan, bion arteko distantzia. Baina isilik zaudete, eta sufritzen ari zara bestearen presentzia. Isiltasunak deserosotasuna eragiten dizu. Egonezina. Zergatik dago isilik, zergatik ez dit deus esaten, zer egin ote diot nik? Galderari galdera eta susmoari susmo hasi zara. Eta pisua, gero eta pisuagoa, egiten hasi zaizu bestearen presentzia. Zu txikitzen ari zara, eta presentzia galtzen; bestearen pisua, aldiz, handitzen ari zaizu, astuntzen.

Halako batean, isiltasuna urratu duzu eta hizketan hasi zara. Berdin zizun zertaz. Pisua gainetik kentzea zenuen helburu. Atera zaizun tontakeriak, ordea, bestearen presentzia areagotu dizu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.