Hiztegiari begiratzen badiozu, putetxea «prostituzio-etxea» da. Ez du besterik esaten. Baina guk, gure egunoro jardunean, liskarrari, nahasmenari, konponezinari deitzen diogu putetxea. Praktikan, hori da hitzaren erabilera guztiz nagusia. «Hau putetxea! Gure bulego hori putetxe bat duk. Herri hau (udaletxe hau, nazio hau, estatu hau, mundu hau) putetxe bat duk!».
Ez da gaur goizeko kontua egoera publiko gaiztoari putetxea deitzearena. Ezta euskaldunon asmazioa ere. Dantek Purgatorio-ko bertso batean: «Ahi serva Italia, (...) non donna di province, ma bordello!» («¡Ai, Italia mirabea, (...) ez oilalurren erregina, putetxea baizik»). L'Unitá periodikoak stato bordello (estatu putetxea) deitu berri dio Berlusconiren Italiari, aspaldiko espresioa egunotara ekarriz.
Estatu putetxea, kontzeptu esanguratsu askoa. Nago gaur Espainian izango den grebak, zernahi gertatuta ere, putetxe handi baten argazkia emango duela.
HITZ BESTE
Putetxea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu