Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Robota

2012ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Bitxia da, oso bitxia: robot bat jarri dute Picassoren Gernikari argazkiak eta argazkiak ateratzen: koadroaren detaile nanoenak jasoko ditu robotak, begiak harrapatzen ez dituenak, kolore batetik besterako mugak ere zehazterainoko lana egingo du. Baina bitxia ez da robotak egingo duen lana: teknologia berriek horretarako eta gehiagorako ematen dute. Arreta piztu didana, robotaren lanari eman dioten definizioa da: «Bidaia bat Gernikaren baitara».

Bitxia dela esan dut. Ulertezina dela esan beharko nuke. Eta mingarria. Robot baten esku utzi dute Gernikaren barne-muinak ezagutzeko lana. Robot baten eskutik bidaiatu beharko dugu koadroaren bihotzeraino, robot baten begiekin ikusiko ditugu Gernikako sarraskiaren barne zirrikitu ezkutuenak.

Ez, ezin imajina dezaket, amorrazioz ez bada, robot batek nola jasoko dituen koadroko irudiei darien laztura eta samina, koadroaren baitako gordailuan dagoen tragediaren handia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.