Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Segizioa

2012ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Hildakoaren atzetik doan lagun taldeari deitzen zaio segizioa (seizia, gurean). Eta, hedaduraz, baita hiletara urrutitik etorritako lagunei ehorzketaren ondoren ematen zaizkien mokadutxoari eta tragoari ere.

Axentxio Ondarzabal hil da, bere organo oparoenak—bihotzak— honaino iritsi gaituk, amigo! esanda. Aktibitate kulturala izan zuen garaiko ikasketa laburrek eman ez zioten jakin-min kulturala berdintzeko modua. Sortzaile jendea estimatzen zuen, beti zeukan eskua zabalik, eta lagun asko egin zuen, bai idazleen artean, bai artista plastikoen edo musikarien artean ere. Axentxio eta lagunak. Lagunen batek edo bestek huts egingo zion Axentxiori. Axentxiok nekez lagunari. Eta halaxe hil da: lagun batzuekin bazkaltzera joateko prestaketan eman zion ondoezak.

Atzoko azken agurraren ondoren, berak benetan estimatuko zukeen moduko segizioa egingo diogu hainbat lagunek gaur eguerdian. Mahai baten bueltan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.