Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Segundoa

2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Lepoan norbaiten eskuak sentiturik, ostia, nireak egin dik!, pentsatu du gizonak. Toki seguruan nengoelakoan, eta traizioa! Non dira bizkartzainak, non dira seguratak! Esku kriminalen jabea nor izan litekeen hasi da bere estuasunaren kabutan. Lehman Brothers-ek hondoratutakoren bat. Langaberen bat. Sindikalista, etxerik gabea, mileurista, jubilatua… Bere lepoa bihurritzeko motiboak dituzten asko pasatu baitzaizkio burutik (kriminala izan liteke ekonomiako ministerioa beretzat nahi zuen popularren bat ere!), gizona damutzen hasi da. Barkatu, jauna, nire bekatuen handia, eta har nazazu zure miserikordiaren altzoan! Bat-batean, ordea, egintzara pasatzea erabakirik, ausart, burua jiratu du.

A, putakumea, hi al hintzen!, atera zaizkio arnasa eta arima, eta Guindos ministroak bizion mundura itzuli berri den baten irribarre tontoaz hartu du Euro-taldeko presidentearen txantxa.

Segundo doi bakarrean gertatu da dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.