Hitz beste

Susmoak uzker

Anjel Lertxundi.
2011ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Hona klasikoen gustuko dilema halako bat: susmo hutsak errealitatearekin lehian. Urliak Berendiari buruz esandako ikaragarrikeria Sandiak itsu-itsuan onartzen du: Berendia traidore putakume integrala da. Ez dago horren guztiaren inolako frogarik, aitzitik baizik: ebidentziak justu kontrakoa esaten du. Hala ere, Urliak Berendiari buruz esandakoa, Sandiak grausk. Eta oso-osorik irentsi. Komenientziagatik, zergatik bestela? Atezuan egotea komeni da, etsaiez inguratuta gaude, tentu gero, ezin dugu terrenorik gal…

Baina komenientziaz gainera, halako esames oinarririk gabeen atzean badago alferkeria ere. Inor juzkatzeko orduan, zuhur jokatu behar dela, hala aholkatzen du gizalegeak. Baina zuhurtasunak neke asko ekartzen du. Susmo irentsi berria uzker bihurtzea baino askoz ere lan neketsuagoa da.

Eta, gainera, ez du susmoak uzker bihurtutakoan emandako lasaiturik oparitzen…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.