Jende asko harritu da Entzutegi Nazionalak nazionalismoa eta terrorismoa bereizi dituelako. «No da to» esateko dinamikari stop esan eta «to ez da no» erabaki du Entzutegiak: oiloa ez dela oilar. Bat ez da bestea. Entzutegiak erabaki du mugitzen den guztia ez dela terrorismoa. Erabaki du proiektu nazionalista baten defentsa («aunque nos repugne») ez dela delitu, ezta muturrekoa izanagatik ere.
Hainbeste urte, dirutza, neke eta, batez ere, inputatuen eta haien ingurukoen hainbeste sufrimendu, zertarako?, eta epaileen ahotik ebidentzia entzuteko: elurra, zuria izateaz gainera, ez da ikatza.
Egunkariaren kasuan bezala, jende asko harritu da oraingoan ere. Entzutegi Nazionalak Fernandoren egia bat proklamatzeak harritu egiten gaitu: sinesgarritasun-maila badaezpadakoa duen seinale. Eta, hala ere, demokraziak irabazi duela entzungo dugu.
Egunkariaren kasuagatik esandako bera: kaltea jacta est!, berriro ere.
Hitz beste
To ez da no
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu