Hitz beste

Tohuami

Anjel Lertxundi.
2011ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Inor gose greban hiltzeko, egun asko behar dira. Hilabeteak. Akorduan hartuta beste gose greba batzuek eragin izan duten arreta mediatikoa, atzo baino lehenagotik ezagutu behar genuen atzoko egunkari bakar batzuek zekarten kasua; izan behar genuen grebalariaren egoeraren berri; jakin behar genituen haren greba egiteko motiboak. «Gose greba bat egiten ari zen preso komun bat hil da–, zioten, ordea, hedabideek, berripaper honek ere barne. Kasua aurretik ezagutu izan bagenu, «gose greba egiten ari zen preso komuna hil da» esango zuten. Gutxienez.

Hildakoaren izena begiratu dut Googlen. Bi mila sarrera doi ageri dira bertan. Marokoarra zen, berrogeita bat urte zituen. Adingabe bat bortxatzeagatik kondenatu zuten. Berak errugabetzat jotzen zuen bere burua, bere aurkako frogen hutsa salatzen, beste epaiketa bat eskatzen.

Isiltasun administratiboak betiko isiltasunera eraman du Tohuami Hamdaui preso komuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.