Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Tokiz kanpo

2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Gizonkote bat, kristalezko ate tzar baten aurrean. Dotorezia antigoaleko batez jantzita dago, txapela beltz bat dauka buruan. Zehaztea zaila egiten den zerbait gertatzen zaio, ordea, estanpari, ez baitago garbi gizona handiegia den txapelarentzat edo txapela den txikiegia halako gizon puska batentzat. Nolanahi ere, haren presentziak badu zerbait bereizia, bisitaria deseroso jartzen duena. Kulpa ez du txapelak bakarrik: gizonkoteak buenos días erantzun dio bisitariaren euskarazko diosalari. Tokiz kanpo sentitu da bisitaria, tokiz kanpo sentitu da barrura sartu denean ere. Maria Kristina hotela goitik behera berritu dute, baina beste bezero batzuek ere salatutakoa konprobatu du bisitariak: garai bateko luxu zaharrak bezain lekuz kanpokotzat dauka euskara garai modernoetako luxu berriak ere .

Bisitariak bere buruari galdetzen dio bera ote den tokiz kanpokoa ala marko txit inkonparableko hotelik koskeroena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.