El Paíseko Peridisen atzoko binetan, Mariano Raxoi bere ohiko chaise longuean, etzanda eta purua erretzen. Rubalcaba, aldiz, epailearen aurrean, Bilduko zerrendak baliogabetzeko eskatzen. Epaileak galdetzen dio noren partez datorren, eta Rubalcabak erantzuten dio Raxoik bidali duela. Epaileak, ea zergatik ez datorren Mariano bera, eta Rubalcabak:
—Marianok erreinatu egiten du, baina ez du gobernatzen.
Rubalcabak epaileari ematen dion erantzun horretan dago egunero ikusten ari garen politikagintzaren madrea, bai EAEn eta baita Madrilen ere. PPk ez du gobernatzen, baina bere erret akuiluaren esanetara mugitzen dira gobernatzen ari direnak. Gobernuak trainerua, arraunlariak eta arraunketa jartzen ditu. Raxoik —EAEn Basagoitik— ez du ontziaren norabidea agindu besterik egiten bere chaise longueko patxadatik.
Orain nahi duten norabidea lortzen badute, zer ez ote dute egingo hauteskundeak irabazten badituzte.
Hitz beste
Tronuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu