Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Ume-parkean

2012ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Herenegun gauez, ume-parke batean nengoela egin nuen amets. Negar egiten nuen nik, txanpon distiratsuen gisako malko lodi-lodiekin: mundua ikusten nuen bertatik, baina ez nengoen guztiz munduan; libre nintzela ematen nuen, baina parketxoaren sareak gatibu nindukan; txanpon distiratsuen gisako nire malko lodi-lodiek ez zuten ezertarako balio. Ametsa kontatu diedan guztiek elkartasuna erakutsi didate: «Ongi etorri klubera!» Berek ere amets bera egin zutela herenegun, ez naizela bakarra.

—Telebistako albistegiak zaukak amets arrunt berdinon kulpa. Zehatzago esanda, Guindos ministroak, esan zuenean Espainian ez dela corralitorik izango. Hori entzunda, corralitoaren erdi-erdian gaudela pentsatu genian guztiok.

Ederki. Baina ametsaren eta Guindosen arteko lotura ulertzeke segitzen nuen nik, harik eta norbaitek esan zuen arte argentinarrek ume-parkeei deitzen dietela corralito, oilategiekin duten antzagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.