Gaur X jaunaz idatzi beharko nuke, gaurkotasunak hala eskatzen du, eta galdetu nola arraio zeukan-edo hartu zuen- hainbeste botere eta jainko uste, bilduta zeuden pertsona batzuen etxea zartatzerainokoa, bertan zeudenak akabatzerainokoa, demokraziaren oinarri nagusiak ere kakatzan hondoratzerainokoa. Gaur X jaunaz idatzi beharko nuke, justiziak hala eskatzen du, eta garbi adierazi epaileek eta munduak badutela froga garbi bat, X jaunaren beraren aitortza hain zuzen ere, haren kontrako neurriak hartzen hasteko. Gaur X jaunaz idatzi beharko nuke, gizalegeak hala eskatzen du, eta harridura guztizkoa agertu X jaunaren aitortza ez baita gaizki eginen damuakeragina, are ankerrago ez portatu izanaren arrangurak sortua baizik. Gaur X jaunaz idatzi beharko nuke,eta nire suminduraagertu, biktimak baliatzeagatik diskurtso guztiz amoral bat jantzi moral-uste batekin janzteko.
Gaur X jaunaz idatzi beharko nuke.
X jauna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu