Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Yo-yo

2012ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Lagunak sekula pentsatuko gertatuko zitzaionik: Raxoi txalotzen harrapatu zuen bere burua. Penitentzian, inoizko erabaki latzenari ekin dio: Rosa Díez Turismoko kontseilari izan zeneko aholkua (Ven y cuéntalo, zatoz eta konta ezazu) betetzen hasi da fortunatzen zaizkion abagune guztietan:

—Telebistaren aurrean hasi zuan dena, egunak emandako albisteen murmuan nengoela. «Denok oso txarrak ematen dugu, baina eskerrak zu zauzkagun!». Ipurdia asunarekin igurtzi balidate bezala suspertu eta txaloka hasi ninduan gailegoari. Irudietan, behingoagatik jokoz kanpo, Rosa Díez, ni esaten duen aldiro, kapelua kentzen duen eta kalparra harrotzen zaion emakumea. Bi begietako nini biak bixitzen zaizkiona kamerak hurbil sumatu orduko. Bere buruarekin nitanoz eta berorika mintzatuko litzatekeena, baldin euskara gorrotatuko ez balu eta berorika baleki.

Lagunak beti eskertuko omen dio Raxoiri gau hartan hain sakon zabal lo egin izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.