Hitz beste
Zatia
Eserita nengoen lekutik begiak altxatu eta itsasoaren zati bat ikus nezakeen eta horrek harrotzen ninduen, itsasoaren zati bat ikustea itsaso osoa ikustea bezala baita», irakurri du Joxean AgirrerenZwei Frauen liburuan, eta pentsatu du halatsu gertatzen dela zoriona, esperantza, askatasuna bezalako bizipenekin ere: zerbaiten zati bat ikustea, osoa ikustea bezalakoa dela, une bateko sentsazioak osotasunaren ilusioa eragiten duela, eta horregatik begiratzen dugula aurrera, zatiak emandako osotasunaren usteak mantentzen gaituela bizirik. Zalantza du, ordea, munduko miseriaren zati batek miseria osoa proiektatzen ote duen, hala balitz guztiz eramangaitza izango litzatekeela bizitza, agian horixe gertatzen zaiola suizida bati, baina ikusirik bere kabutako hausnarrak iluntzen ari zaizkiola, irakurleak liburura itzuli ditu begiak, «itsasoaren zati bat ikustea itsaso osoa ikustea bezala baita» zatira hain zuzen…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu