Hitz beste

Zentzua

Anjel Lertxundi.
2011ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Bildu hitza darabildan aldiro (demagun «halako begiak bildu ezinik dabil» esaldia), hartxo batek hartzen dit barrena: jendea ez ote da esaldiari punta ateratzen hasiko. Politika egiten ari dela entzuteko arriskua du bere ikasleei «bildu hona!» esaten dien irakasleak. Edo pulpitutik «anaiok, bildu zuen indarrak bakearen alde» dioen fraideak. Aisa asma daitezke adibide irri/iraingarriagoak. Gauza bera gertatzen da sortu aditzarekin. Hitz arruntak ziren, baina, bat-batean, orain arte ez zuten zentzu batez gainezkatu dira.

Uste genuen kontu jakinak zirela, baina badirudi euskaran duten eraginean gehiegi hausnartu gabe sortzen direla hain deitura markatuak. Amaiur izango da ezker abertzaleko koalizio berriaren izena. Izenaren asmatzaileek ez bezalako zentzua aurkitu dio Zaldi Erok tira batean: ama batek bere umeari Amaiur! Amaiur! oihu egiten dion bitartean, agure batek dio: «Hasi da hauteskunde kanpaina!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.