Serio Demonio komandokoen aldarrietako bat omen dainoiz lerrootara ekarri izan dudan Zarautz aldeko «bagoaz, hankekin behea joaz» esapidea. Europari ere ondo letorkioke aldarria, hankekin behea jo nahi eta lurra zapaldu ezinik baitabil aspaldi handian: bere errealitate eta mapa benetakoak zein diren ere, apenas dakien, eta krisiak oreka falta hori —hanken eta errealitatearen arteko eztei-dantza gero eta korapilatuagoa— areagotzen ari zelakoan geunden gu. Europaren martxa guztiz da erratua (erratu hitzaren bi zentzuetan), GPSrik gabea. Gutxien espero genuenean, ordea, Europak satelite bat bota nahi izan du espaziora, zertarako, eta amerikarrei GPSaren monopolioa kendu eta europarron bidea zein den ikustarazteko.
Galileo izena jarri diote nabigazio-sistema berriari.
Eppur si muove, joan, bagoaz. Hankak lurrean jarri ezin ditugunez, urra dezagula zerua serio demonio.
Hitz beste
Zerua urratzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu