Hitz beste. Anjel Lertxundi

Zorotan bele

2011ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Irrati gehienetan Zorotan bele entzuten genuen musika-talde ezagunaren izena. Sorotan bele izen benetakoak erritmoaz gainera esanahia ere ederra du, baina irrati askok ematen zutena ez da kategoria gutxiagokoa, denok genekiena baiesten baitzuten: zoroon artean ere bele asko ibili ohi da.

Gaur Debako jendeak Soro Feria izeneko nekazal produktuen festa ospatuko du. Urte batzuetan, ordea, nahasketa bategatik, Zoro Feria deitu omen zioten, eta txalotzekoa bada ere feriaren betiko izenera itzuli izana, batzuek pesadunbrez hartu omen dute zoroen feria baten aukera galdu izana.

Bakoitza bere zoroak bizi duela esaten dugu: zorotik sanotik baino gehiago dugulako da. Baina sanotik daukagun apurrak gure zorotasunaren handia ezkutatzera garamatzanez, agian ez da hain ona ere Zoro Feria baten ideia: zorook teatroa egingo genuke, urtean behin baino ez garela zoro erakusteko.

Eta horretarako, hobe Inauteriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.