Hurrengo udal eta foru hauteskundeak direla eta, SOS Iruña-Veleia plataformak bere jarrera azaldu nahi die talde politikoei, eta era honetara laburbilduko genuke:
Gure ustez, ez dago behar bezala frogatuta Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla, eta, grafito horiek benetakoak izatea ere litekeena dela iritzirik, Plataforma honek ondorengoa eskatzen du:
1. Justiziari, agin ditzala behingoz duela sei hilabete Gasteizko Lehenengo epaitegiak iragarri zituen laborategi azterketak. Era berean, agin dezala parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egitea aurrez seinalatutako lekue-tan.
2. Arabako Foru Aldundiari, geldiaraz ditzala Iruña-Veleian hain modu txarrean hasitako indusketak, epaileek benetakotasunari edo faltsutasunari buruzko erabakia eman arte. Aldi berean, Lurmenen aurka ezarritako kereila ken dezala, aurkikuntzen benetakotasuna edo faltsutasuna erabakiko luketen laborategi azterketak eta kontraste indusketak egin arte.
SOS Iruña-Veleia plataformak poz handia hartuko luke zuen talde politikoak bere egingo balitu eskaera hauek guztiak, guretzat minimoak eta logikoak direnak. Nolanahi ere, gonbidatzen zaituztegu gai honi buruzko zuen jarrera guri helaraztera eta zuen hauteskunde programan eta kanpainan azaltzera.
Zuzendariari
Alderdi politikoei, hauteskundeak direla eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu