Zuzendariari

Andereñorik onenarentzat: Lur

Xabier Elbira
Madril.
2011ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Zure klasera joaten hasi nintzenean, euskara eta euskal kulturari buruzko ia ezer ez nekien. Jakin-minez nindoan, baina mesfidati samar, ikasiko nuena ez nekielako; aurkakoa gertatu zitzaidan, larunbat bakoitza festa bat modukoa eta eskolako aste baten ondorengo saririk onena zen niretzat.

Andereñorik onena zara eta zure ikasle guztiek zu maite izatea lortzen duzu zure lanari erabat lotzen zatzaizkiolako. Hurrengo kurtsoan ikusiko dugu elkar, gehiago ikasi nahi izanez.

Eskerrik asko guztiagatik!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.