Zuzendariari

Bakea

Antonio Mendizabal Etxebarria.
2011ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
ETAren amaiera dela-eta, pentsamolde bat ari da hedatzen, prediku eta betekizun nagusi gisa: bakea. Bakea, edozein oldarkortasun motaz damutzeko eta, behingoz, elkarrizketa bati ekiteko. Hala ere, hurbileko historia aztertuz gero, badakigu nola sortu zen jada amaitzear dagoen gerrazalakeria.

Bizitako gerra horien aurretik, karlistaldiak izan ziren. Errepublikako presidente ez ezik, unibertsitateko historia katedraduna ere bazen Pi i Margall, eta zortzi liburu mardul idatzitakoa XIX. mendeko Espainiaren historiari buruz. Horietan kontatzen duenez, karlistaldiek aurrerabide handia izan zuten, eta, horregatik, Ministroen Kontseilu batera deitu zuten Madrilen, 1874ko otsailean; han erabaki zuten gobernuko presidente Serrano jeneralaren beraren etorrera, zeina Iparraldeko armadaren buru izendatu berri baitzuten. Gerra ministro Zabala jenerala ekarri zuen lagun, eta 8.000 laguneko tropa bat, berrindartzeko laguntza gisa: eta, horrez gainera, 500 ingeniari, 16,8 bateriako bi errifle, arrasteko 50 orga, 200 mando zamari, gerrako eta aho munizioak, hiru koronel, bost lotinant koronel, hamabi komandante, 40 kapitain eta hamar agindupeko. Martxoaren 4an, iparraldean zihardutenei batu zitzaizkien. Armadak 11.000 gizon zeuzkan. Serranok agindu zuen, besteak beste, Loma jeneralak Tolosa abandona zezala eta Somorrostrora bidal zezatela. Hala jasota dago Historia de España. Siglo XIX lanean.

Jakina, begien bistakoa da honako hau ez dela gerra bat, inbasio bat baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.