Baxenabarreko Euskal Herrian Euskaraz-eko kideak

Beherea + Garaia = Nafarroa

Mikel Arzuaga eta Gorka Roca Torre
2025eko abenduaren 6a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroa erraitean, Nafarroa Garaiaz pentsatzen / Nafarroako ikastolak aipatzean, Nafarroa Beherekoak ahanzten / Nafarroa oinez egitean, Nafarroa Garaian ibiltzen / Nafarroako txapela janzteko, bertsoak Nafarroa Garaian botatzen / Nafarroa Berriz Altxatzeko, garaitik altxatzen entseatzen / Nafarroako zubietan euskararen alde elkartzeko / Nafarroa Beherearekin sorioneku zubirik ez eraikitzen / Nafarroarentzat euskararen ofizialtasuna eskatzean / bakarrik Nafarroa Garaiarentzat eskatzen / Nafarroako Parlamentuaz hitz egitean / Iruñekoaz eta ez Pauekoaz hitz egiten / Garaia da Beherearekin elkartzeko! / Nafarroa Garaiaz pentsatzean / Nafarroa Garaia erraiteko! / Nafarroa erraitean / Nafarroa osoaz pentsatzeko / Garaia da Nafarroa batzeko! / Maite zaituztegulako!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.