Zuzendariari

Desindustrializazioaren porrota

Eder Alvarez.
2011ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Datuak hor daude. Ezkerraldean gertatzen ari diren itxierak agerian uzten ari dira eredu ekonomiko berriaren gabeziak eta, egun, ia 8.000 lagun langabezian daude Barakaldon, adibidez. Kezkagarria da Euskal Herriko ekonomian gertatzen ari direnak, eta, tamalez, gertatuko direnak. Barakaldotarra naiz, eta gure aitak oraindik ere industria elektrikoan lan egiten du, Zorrotzaurren geratzen diren industrializazioaren orubeetan. 1984. urtean, estatu Espainarrak EBean sartzekotan zegoenean, desindustrializazioaren agindua oso positibotzat saldu ziguten, eta gaur egun jasotzen ari gara, oraindik ere, ekonomia eredu honen galeraren ondorioak. Zenbait agintari zoriontzen dira bere eredu ekonomiko tertziarioaren adibideaz: lan kontratu asko egiten direlakoan, kontratatutako jendeak herrikoak direlakoan… Baina ez dutena esaten da lan kontratuen ezaugarriak: lanaldi partzialak, errotazioa, ezegonkortasuna, prekarietatea… Lehen, industriarekin, lan postua edukitzeak egonkortasun ekonomiko nabarmena eskaintzen zuen, eta gaur egun ordea, working poors klase sozial berriaren barne jauzteko aukera handiak besterik ez da. Hau da, naiz eta lanpostu bat eduki, esklusioaren munduan erortzeko zorian daude langile asko.

Hau da, tamalez, eredu ekonomiko honen gabezia. Babcock-en itxiera honen azken kolpea da, eta gobernuburuek pentsa beharko lukete zer egingo ote duten langabezian geratu diren hainbeste profesionalekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.