Zuzendariari

Eremu euskaldunean langile erdaldunak

Rosario Huizi.
2011ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Gobernua berriz ere kritikatu nahi du. Nafarroako Euskararen Legeak eremu euskaldunerako hauxe dauka ezarrita: «Administrazio bakoitzak, beraiei dagozkien eskumenen esparruan, zehaztuko du zein lanpostutarako izanen den nahitaezkoa euskaraz jakitea, eta gainerakoentzat, kontuan hartzeko merezimendutzat hartuko da besteren artean». 55/2009 Foru Dekretuak Gobernuaren Administrazioan euskararen balorazioa arautzen du: Eremu euskaldunean, baremoaren % 6 eta zenbait lanpostutan % 10; eremu mistoan, baremoaren % 3 eta zenbait lanpostutan % 6. Zein da Gobernuak erabiltzen duen bidea, euskara baloratzea saihesteko? Baremorik ez jartzea. Oposizioa aukeratu du liburutegiko arduradun izateko 14 lanpostu betetzeko deialdian. Berako eta Lesakako lanpostuetan balorazio faltak talka egiten du Euskararen Legearekin. Hala ere, Gobernuak halaxe egin du. Herri horietako lanpostuetan euskara jakitea beharrezkoa ez da. Meritu gisa baremoaren% 6 baloratu ere ez du egiten. Ezta baremoaren % 10 ere, nahiz eta liburutegiko arduradun postua aipatua dagoen horrelako balorazioa jaso dezaketenen artean. Ondorioa: Gobernuak eremu «ez euskaldun»-eko eta eremu mistoko euskaldunen hizkuntz eskubideak kontuan ez hartzeaz gain, eremu euskalduneko euskaldunen hizkuntz eskubideak ere ez ditu aintzat hartzen. Errealitate hitsa: Euskaldunoi aurpegira barre egiten digu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.