Jadanik Paueko dei korteak onartua duen Aurore Martinen kontrako euroagindua bururaino eramaten badu Estatu Frantziarreko Justiziak, Espainian kondenaraziko du Batasuna alderdiko buruzagitzan zelako. Eta gero Frantziar Juztizia berberak, bihozduna delako eta eskubidea duen bezala, Frantzian presondegiaraziko ote du? Frantzian Batasuna osoki legezkoa izanik ere? Zentzugabekeria hori, usaiako umiliatze ahalgingarrien gainetik, sobera liteke. Alabainan, orain artio, Espainiaren peko jarri da, jakinik ere erresuma horrek Europako Justizia eremutik kanporatua izateko baldintza guztiak betetzen dituela. Denek badakite torturaren bidez dituela ETAko komandoak desegiten. Euskal Herria salbuespen egoeran atxikitzen duela, alderdi eta mugimenduak legez kanporatuz. ETAren peko direla erratea aski zaiola hortako. Denen jakinean Egunkaria-ko kazetarien eta arduraduradunen torturatzeko eta presondegiratzeko ausardia ukan duela. Eta gero auzitegi batek errugabeak zirela erranik ere ez zaiola inporta! Martinek Espainian ukan lezakeen kondenaren estakuruan Frantzian Batasunaren debekatzearen ondotik ote dabiltza? Horrek, gerta baledi, erran nahi luke Espainian demokrazia usteltzen duen gangrena Europa guztian zabaltzen hasia dela euroaginduaren bidez. Euroaginduaren lege hori, bere helburuen kontra balia daitekeela nabari da. Deseuztatu behar da! Martin Espainiari ematea ez dugu onartu behar! Abenduaren 4an Baionako plazarat joan behar dugu.
Mixel Mendiburu. Anai Artea.
ZUZENDARIARI
Espainiar moduko justizirik ez!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu