Zuzendariari

Espainola hobesten duen Unibertsitatea

Maialen Larrea.
2011ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
«Euskal Herriko Unibertsitateak konpromiso sendoa du euskararekin: egunero ahalegintzen gara unibertsitatea gero eta euskaldunagoa egiten, irakaskuntzan, ikerketan eta oro har, bizitza akademikoan» argitaratu zuen EHUk apirilaren 8an webgunean. Hizkuntza politikan ondorengoa adierazten du: «Euskararen presentzia duin eta parekatu bati ezin diogula inolaz ere uko egin» eta estatutuen artean hau agertzen da: «165. artikulua. Unibertsitateko kide guztiek eskubide hauek izango dituzte: (…) c) Eskolak hizkuntza ofizialetako edozeinetan jasotzekoa».

Donostiako Kimikako Fakultateko ikasleak gara, eta bertako egoera erreala ez dator inolaz ere diotenarekin bat; gainera, azkeneko urteetan okerrera egin du. Datuak argiak bezain ilunak dira. Iazko ikasturtean hautazkoen %56 euskaraz ematen zen, euskal ikasleoi aukeren ia erdiak kenduz. Aurten datu hori %13ra jaitsi dute, ikasleria guztia espainolez ikastera behartuz. Kredituei dagokienez, iaz 148.5 ematen ziren euskaraz. Aurten, berriz, 19.5era murriztu dute.

Euskal ikasleoi aukerak kentzen dizkigute eta euskaldunon hizkuntza eskubideak zapaltzen dituzte. Bizi garen Euskal Herri honetako unibertsitate «euskaldunean» beste behin ere 2.mailan utzi gaituzte euskaldunak. EHUk euskara planak, euskara errektoreordeak, euskara batzordeak… ditu eta goiko perla horiek argitaratzen ditu. Baina EHUk espainola euskararen gainetik jarri du, berriro!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.