Zuzendariari
ETA eta euskara
Lehendakariak bere perla mediatiko horietako bat eskaini berri digu. Bere esanetan, ETAren desagerpenak gauzak erraztuko dizkio euskarari. Eta nik diot, zer ikusi dauka gariak potroekin? ETA al da Nafarroan euskarari kalte egiten diona? ETA al da XIX. mendean Nafarroako eta Arabako eremu zabaletatik euskara desagertarazi zuena? ETA al da A ereduaren eta, beraz, hizkuntza ofizialkidea jakiteko pribilegio zentzugabearen aldekoa? Lopez jauna, itxi ahoa, eta horrela ez gaituzu sutan ipiniko zabaltzen duzun bakoitzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu