Zuzendariari
Ez zait ondo iruditzen
Biharko manifestazio nazionalera deitu dute Gernikako Akordioko sinatzaileek. Euskal Herriarentzat normalizazioa. Legalizazioa orain!da lema. Tamalez, egun eta ordu berean Arabako Bertsolaritza Txapelketako finala ospatuko da Gasteizko printzipal antzokian. Bertan egongo dira Arabako puntako bertsolariak: Manex Agirre, Asier Otamendi, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal. Honen bidez, arabarrekiko errespetu falta salatu nahi nuke, ezin garelako bi lekuetan ordu berean egon. Manifestaziora joateko erabakia hartu dut, baina pena handia ematen dit urtero joan ohi naizen txapelketako finala galtzeak. Txapelduna nor den jakiteko egunkarietan irakurtzearekin konformatu beharko!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu