Bizkaiko Fruiz herriko auzokide moduan, udalaren partetik jasotzen ari garen tratua salatu nahi dugu, gure jabegoan dagoen bide baten erabilerarekin lotuta. Sortu den auziaren inguruan, Fruizko Udalak joan den urtean dekretu baten bidez (Decreto de Alcaldía 61/2011) auzoan daukagun Sallebanteko ermitara joateko gurea den bidea, bide-zorra bihurtu zuen, nahiz eta betikoa den beste bide bat egon bertara joateko. Egoera Bilboko epaitegian salatu genuen, eta bertatik jaso dugun ebazpenak (117/2013 zenbakiko sententzia) baieztatzen du udala bere eginbeharretatik urrunegi joan dela, ez dagokiolako horrelako erabakirik hartzerik, eta egoeraren ezaugarriak kontuan hartuta inondik inora ez dela bere konpetentzia bide-zorraren eraketa jabego pribatu batean jartzerik. Horren guztiaren aurrean, eta bereziki hemendik salatu nahi duguna ondorengoa da: Fruizko Udalak adierazi digu ez digula auzotarrei ebazpena publiko egingo eta, gainera, ez duela betetzeko asmorik, nahiz eta argi geratu bertan bide-zatia jabego pribatu baten barruan dagoela.
Noiz arte sentitu behar dugu ezintasun hau maila desberdinetako erakundeetatik? Noiz arte jaso behar ditugu herritarrok agintzen dutenen partetik horrelako jokabide ilegal eta amoralak?
Zuzendariari
Fruizko Udalaren «dekretazioa»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu