Zuzendariari
Gizartearen nahia
Pasa den larunbatean AVT eta hainbat biktima elkarte Madrilen manifestatu ziren PPrekin batera. Betiko lez, dena ETA da diskurtsoarekin ezker abertzalearen ilegalizazioa etaZapateroren dimisioa eskatu zuten. 19.000 pertsona batzea lortu zuten. Emaitza kaskarra izan dutela argi geratu da. Euskal Herrian 40.000 baino gehiago izan ginen Sorturen lehenengo manifestaldian, baina hori ez da agertzen egunkari askotako titularretan, euskal herritarren nahia ezkutatzen saiatzen baitira. Ez zaie ezker abertzalea hauteskundeetan aurkeztea komeni, sortu den ilusioari beldur diotelako eta berriro ere Jaurlaritzaren ahultasuna Espainia guztian ikusiko litzatekeelako. Zein da, beraz, gizartearen nahia?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu