Zuzendariari
Kontraesanak
Gabon gaua. Bilbora noa. Familiako afaria. Nire buruari promes: politikaz ez. Txirrinari eragin, musuak, mahaian janari, edari ugari. Tartean hitz, tartean pitz. Akabo promesa. Erasoa, kontraerasoa, egia akaso, gutxitan kasu. «Erraza mezua zabaltzea, baina betetzea...», niri. Elkar hartu ez, sarritan adibideetara jo behar. «Oso erraza da ezkertiarra, ekologista... garela aldarrikatzea, baina askotan detaile txikietan erakutsi behar, eta ez neurriz gaineko aldarrietan», niri. Biharamunean, pentsamenduak gertu. Taberna batean Diario Vasco hartu, berak harro onartu, hizki handiz aipatu, hilean 275.000 ale saldu; Gara, berriz, 36.000; BERRIA, 33.000; non eta Gipuzkoan, abertzale, euskaldunen lurraldean. Kontraesanak, handiak. Arrazoia agian, eta ni jakin ezinik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu