Zuzendariari
Lehenaz, orainaz, geroaz
Duela zenbait hilabete, Pott banda izeneko liburua aurkitu nuen. Jon Kortazarrek bandaren historia eta gorabeheren berri ematen digu. Eta harridura handiz irakurri ditut, euskal literaturaren gailurtxo izandako banda haren partaide baten adierazpenak: Josu Juaristirenak. Behin batean euskaraz idazten zuen idazle, filologo eta irakasle hark gure hizkuntzaren kontrako adierazpen bortitzak egin ditu, medio ugaritan. Besteak beste, euskara berarentzat iraganeko hizkuntza dela dio, eta ez dela inoiz gehiago euskaraz mintzatuko. Gauza bat bakarrik esan nahiko nioke: euskara euskaldun askoren lehena, oraina eta geroa da. Eta halaxe izango da nahi dugun bitartean. Zuk diozun bezalaxe, hizkuntzek ez baitute inor hiltzen. Hizkuntzek barre egiteko, jolasteko, lan egiteko, negar egiteko, maitatzeko eta baita bakea egiteko ere balio dute eta. Lizardik, euskal poeta handiak, aspaldi esanda baitzuen: Euskara noranahiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu